XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero garaipena nori eskaintzen zion galdetu zioten. Garaipen hau bi neskatxa zoragarriri zor diet, eta beraiei eskaintzen diet kopa hau.

Neskatxen izenak galdetu zizkioten kazetariek, eta arrazoi honegatik ez zituen eman Ezekielek:

Asko maite diren pertsonen izenak sekretuan mantendu behar dira.

Garaipena lortu zuelako Corte Inglesekoek kanpindenda bat oparitu zioten, gertaera bitxia gogoratuz eta euren buruari propaganda merkea eginez.

Biharamunean Keniako Tximeleta Belandiara joan zen, kopa bere eskuz oparitzera neskatxei, eta bizitzen han gelditzeko komentzitu zuten Mertxe Pandeletxek eta Mari Bexamelek, belaze leunak baitauzka Belandiak kanpindenda ezartzeko, ibai garbiak goizetan aurpegia garbitzeko, eta eguraldi samurra, normalean, oinez ibili eta lasai bizitzeko.

Ez zen zaila izan Keniako Tximeleta komentzitzea.